Berriak



Trainerilla Ligetako 2. eta 3.jardunaldiak

2010-04-30 estropa.net

Bihar eta etzi, Gipuzkoako eta Bizkaiko Trainerilla Ligetako 2. eta 3.jardunaldiak jokatuko dira. Gipuzkoan bihar, 2.jardunaldia ospatuko da Donostian goizeko 11:00etatik aurrera. Eta etzi, igandean, Getariako uretan goizeko 11:00etan.

Aurreneko jardunaldian Hondarribiko trainerilla izan zen azkarrena Zumairen aurretik. Bizkaian, Lekeition jokatuko dira asteburuko bi jardunaldiak. Bi estropadei goizeko 10:30etan emango zaio hasiera. Lehenego jardunaldian Bermeo izan zen garailea. Gipuzkoan lehia estuagoa izatea espero da trainerillen artean aurreko astean ikusitakoaren arabera. Bizkaian, Bermeoko trainerilla izango faborito nagusiena.


Bookmark and Share

 

« Itzuli

Firefox 2, Internet Explorer 7 edo hobeagoak diren nabigatzaileentzako egokitua