Illunberen eta Pasaia Kayak-en eraikinak udan botako dituzte
La Herrera iparraldeko eraiste lanak azken fasean sartu direla jakinarazi du Jaizkibiak
La Herrera iparraldearen 47.390 metro koadroko azalera pixkanaka libre gelditzen ari da. Jaizkibiatik adierazi dutenez, eraispen fasea uda arte luzatuko da; izan ere, udan Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkartearen eta Pasaia Kayak-en eraikinak botako dituzte.
Hala, azken asteotan kaitik gertu dauden eraikinak eta pabilioiak botatzen ari dira, eta aurrerago Gomistegitik hurbil daudenak botako dituzte.
Ziriza Etxea, alkateordetza, azoka, eta postetxea soilik geratuko dira bota gabe. Postetxearen kasuan, «dagokion arternatiba erabakitzen den arte» zutik mantenduko dute, eta ondoren bota egingo dute.












