Historia
| Club Atlético Illunbe 1987an jaio zen Trintxerpeko arraunzale talde baten iniziatibaz. Ordutik hona, kantauriko kostan zehar Trintxerpe izena zabaltzen joan da tosta finkoaren modalitate ezberdinetan jokatuz. Urte hauetan guztietan garaipen asko lortu dira; besteak beste, bateletako Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketak 1998an, Euskadiko traineru txapelketa 2003an, Pasaiako ikurriña 1997an eta Kontxako banderan 4 aldiz parte hartzea, horietako 2 ohorezko txandan. Azken aldian Arraun Elkartea mantentzea lan handia suposatzen ari da, jarduera boluntarioa delako, baina goi mailako kirolaren parekoa. Hala eta guztiz ere, zuzendaritza talde ezberdinek eta arraunean aritu diren arraunlari ezberdinek lan handia egin dute elkartea eta trainerua kantauriko uretan mantenduz. 2011/2012 denboraldia zuzendaritza talde eta entrenatzaile berriarekin hasten da, konpromiso eta ilusio handiarekin. | |
|
Orain ere, gure jarraitzaile eta babesleen laguntza ezinbestekoa izango da: FUNERARIA VASCONGADA, BEISSIER y AISNORSA. | ||











