Noticias



Illunbek etxean eutsi

2010-02-08 Estropa.net

Atzo Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatu zen Trintxerpen. Mutilei dagokionez etxekoek, Illunbek, lehenengo jardunaldian lortutako kadete eta jubenil mailako garaipenei eutsi zieten, ozta ozta. Kadete mailan, Illunbe eta Getaria segundo bakarrean sartu ziren eta jubenil mailan Illunbek eta San Pedrok lehia polita erakutsi zuten. Infantil mailan Pasai Donibanek irabazi zuen eta senior mailan Mutrikuk. Neskei dagokionez, lehia estua izan zen. Haurren mailan Hibaikak Tolosaldeari aurre hartu zion eta jubenil/senior mailan Tolosaldea aurrena iritsi zen eta segundo berean Pasai Donibane. Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldiko emaitzak hemen ikusi ditzakezue.

 

 

 


Bookmark and Share

 

« Volver

Web optimizada para los navegadores Internet Explorer 7, Firefox 2 o superiores